Elhuyarrek Astronomine proiektua aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan

Elhuyarrek Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan "Euskararako bideojokoak" ikastaroan azaldu zuen euskarazko bideojokoetan egindako ibilbidea. Atzera begiratzeaz gain, Elhuyarreko Danel Solabarrieta Arrizabalagak lanean ari diren proiektuak azaldu zituen, Astronomine proiektua barne.

Astronomine Minecraft-en bidezko ikaskuntza astronomikoa Erasmus+ programak finantzatutako proiektua da. Helburua da 9 eta 12 urte bitarteko haurren artean STEAM gaietan interesa piztea eta gai astronomikoei buruzko ezagutza eraikitzea, Minecraft jokoa erabiliz. Ezagutza astronomikoaz gain, zeharkako trebetasunak garatzen saiatuko da, hala nola logika, sormena eta pentsamendu zientifikoa, Minecraft-en mundu desberdinak sortuz.

Astronomine Erasmus+ proiektua Drumcondra Hezkuntza Zentroak (Irlanda) zuzentzen du. Partzuergoko gainerako kideak Private School Themistoklis (Grezia), NUCLIO (Portugal), Atermon B.V. (Herbehereak), Hearthands Solutions (Zipre) eta Elhuyar (Euskal Herria) dira.

Proiektua 2022ko azaroaren 1ean hasi zen ofizialki eta 24 hilabete iraungo du. 2024an, doan argitaratuko da 9 eta 12 urte bitarteko gazteekin astronomian lan egiteko jokoa.
Search